XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Amodioak ez baldin bazezakeen exilioa eta herioa garait, zertarako zen bada? zion Sarak, bera halaber
Burutazio traumatikoetan zebilen noraezean gaurregun Sara, euriaren eror-musika lagun.
Autobus paratoki batean aterbetu zen neska, eta ilunean bikote bat susmatu zuen, bata-bestearen mihibila, hortzak kuskaraka, eskuak langile; Sarak pentsatu zuen larrua hor berean joko zutela.
Pentsamendu ximixta horretan Sararen begiek gizonarenak gurutzatu zituen, ideiak juntatu bailiran.
Emazteak papondoa hozkan ezartzen zuela, gizonaren behakoa gogorra zen:
Hizkuntza goraipatuan, munduaren argi unibertsala baiki, Sarak ordreak, laidoak, erdainuak jasotzen zituen.
Gaineratikorik ez.
Isiltasunaren tentazioa are azkarrago zuen neskak.
Distantzia ber-bera zitekeen gauaren minean, begiak itxirik, geltoki ahantzietan masturbatzen ari ziren zaharren so kulpableak zeharkatzean, edo metroko jargietan emazte nahiz gizonek kideen zakilak goseti murtxatzen begiztatzen zirenean, arpegiak inguratuz.